Gure proiektua 3DLAN.org-ek kirolaren eta ongizatearen eremuko beharrizanak identifikatzeko, konponbideak diseinatzeko eta 3Dn inprimatzeko jarduerak bultzatuko ditu.

Programatutako tailerrak honako hauei zuzenduta daude: kirol materiala eta ekipamendua fabrikatzen eta banatzen dituzten enpresak, kirol klubak, kirola modu pertsonal edo amateurrean egiten duten pertsonak, egokitze-premiak dauzkaten pertsonak, eta diseinugile / makerrak.

Alor tematiko hauek landuko dira: taldeko kirolak (errugbia, futbola, saskibaloia, …), uretako kirolak (bela, igeriketa, surfa, …), banako kirola (runninga, tenisa, fitnessa, skatea, …) eta bizitza egokitua (ezintasunak, adineko pertsonak…).

deporte